domingo, 16 de febrero de 2014

Iparrorratza


Iparra galduta ibiltzen omen dira han, hara doazenean.

Bertara joan arte beraien iparrorratzak ez omen du beste iparrik markatzen; iman bat sentitzen omen dute harantz tiraka.

Eta behin bertara helduta iparra galtzen dute, baina ez zaie axola. Ezin da ezer aurkitu aurretik galdu ez bada, horretarko galtzen omen dira, aurkituak izateko.

Elkar aurkitzean bueltan etortzen omen dira berriro. Kilometro gutxiek markatzen duten distantzia handiegiari begirada mantenduz. Hitzek ere arazoak dituzte elkar ulertzeko.

Hegoaldekoek soilik sentitzen omen dute hori guztia.

Iparra galduta ibiltzen omen dira han, hara doazenean. Iparra galtzen dute, badakitelako hona itzultzean berriz zutik agertuko dela iparra iparrorratzean. Hegoaldekoek soilik sentitzen omen dute hori guztia, agian hegoaldekoentzako soilik delako Iparraldea ipar.

Biarritz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario