viernes, 14 de febrero de 2014

Hitza: besterik gabe, da


Hitzak hitz soilak baino askoz gehiago dira. Markoak sortzen dituztela ikasi dugu gaur. Hitzak ideien gotorleku dira, eta, aldi berean, horien jaurtigailu.

Ezinezkotasun ezinezkoenak dakartzate hitzek. Ezin elefantean ez pentsatu elefantean ez pentsatzeko badiote hitzek. Pentsatu duzu, badakit.

Judutarrek diote edo zioten, edo biak, hitza dela den gauza bakarra. Hitza dela biziduna ez-bizidunetik bereizten duen gauza bakarra. Biziduna biziduna da "bizia" hitza duelako bere definizioan, izango ez balu ez litzateke biziduna izango. Pertsonen eta lokatz putzu baten arteko desberdintasun bakarra definitzen dituzten hitzak dira.

Sinetsi behar. Nik ere idaztea pentsatu nuen denbora hiltzeko, baina idazten dudan bakoitzean denbora jaio egiten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario